Ganzabal Mendi Taldeak antolatuten dituan Mendi Amesgarriak saioetako lehenengoan, 2019ko Bilbao Mendi Film Festival-eko Nebula film labur onena, eta Cholitas epaimahaiaren saria, ikusi ahal izan ziran. Baita Harria herria filma be. Bigarren saioan, hilaren 21ean, 19:30ean, Ostatnia Góra mendiko film onenari eta zuzendari onenari sariak jaso dituana eta Elur goritan eta Allein filmak ikusteko aukerea egongo da Igorreko Lasarte Aretoan.
Dariusz Zaluski zuzendari poloniarraren Ostatnia Góra (Azken mendia) 83 minutuko filmak 2018ko neguan, K2 mendira Krzysztof Wielickiren espedizinoa erakusten dau. Hile bi horreetan, esperientzia asko bizi izan ebezan espedizinokoak: harrien eta edur jausien mehatxua euskaldunen ibilbidean (Txikonena, hain zuzen), ebakuazinoak, Adam Bielecki eta Denis Urubko Nanga Parbateko Elizabeth Revol alpinistearen erreskatea, barne tensinoak, presino mediatikoa, baldintza klimatologiko ikaragarri txarrak... K2 mendia neguan igotea zelangoa dan erakusten dauana.
Jon Goikoetxeak eta Iker Larrañagak zuzendutako 14 minutuko Elur Goritan eta Robert Jasperren Allein (Bakarrik) 11 minutukoa be ikusi ahal izango dira Igorren.
Elur Goritan
Dokumental honetan, eskiatzaile talde batek, tartean Jurek Ziemkiewicz arratiarrak, Kamchatkako sumendietan eskietan pasautako egunak jasoten dira. Dokumentala egiteko, proiektu bi baten batu ziran. Izan be, alde batetik, zazpi lagun eskiatzailek Kamchatkara eskietan joateko asmoa eukien, eta bestetik, Bideolan produkzino-etxeak BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiarako film bat egin gura eban. Hori dala-eta pelikulea egin eta sail ofizialean sartzea lortu eben.
Kamchatka Errusian dago, Siberiako eskualde bat da, lurralde oso isolatua. Han sumendi aktibo asko dagoz eta krater barruan eta kanpoan, fumarola artean, eskietan ibili zan lagun taldea.
Atzenik Allein film laburrak Robert Jasperrek Groenlandiara bakarrik egindako biajea kontetan dau.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|