Ligak atzen fasean sartu diran honetan, COVID-19 koronabirusak partidu guztiak bertan behera itxi dauz eta ez dira jokatuko. Ez hori bakarrik, entrenamenturik be ez dabe egingo, bi astetan behintzat. Datozen partiduak be noz jokatuko dabezan ez dakie.
Arratia futbol taldeko neskak euren ligetako goiko postuetan dagoz baina gatx daukie lehen postuetara heltzea. Gizonezkoen Arratia A eta B eta LemoaHarrobi taldeak ostera taularen erdikaldean dagoz.
Martiaren 1ean jokatu eban andrazkoen Arratia A taldeak atzen partidua San Ignacio taldearen kontra Igorreko Urbieta zelaian. Arratiak 0-1 galdu eban norgehiagokea. 19 jardunaldiren ostean 5. postuan dago Igorreko taldea 31 puntugaz.
Arratia B andrazkoak
Arratia B taldeak 0-3 irabazi eban San Ignacio Bren kontra martiaren 8an jokatutako atzen partidua. 8 jardunaldiren ostean 4. postuan dago Arratia B 16 puntugaz.
Arratia A gizonezkoak
Arratiako gizonezkoen lehen taldeak 0-1 irabazi eban martiaren 7an jokatu eban atzen partidua. 24 jardunaldi eta gero eta hasikera txar baten ostean 8. postuan dago Arratia 35 puntugaz.
Arratia B gizonezkoak
Arratia B taldeak bina bardindu eban Otxarkoagaren kontra martiaren 7an jokatutako partidua. 24 jardunaldiren ostean 11. postuan dago Arratia 30 puntugaz.
LemoaHarrobi
LemoaHarrobi taldeak bana bardindu eban Mungiaren kontra martiaren 7an etxetik kanpo. 24 jardunaldiren ostean 10. postuan dago LemoaHarrobi 30 puntugaz.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|