Faboritoa Nerea Sorondo igazko txapelduna zan, baina Irati Astondoak jantzi eban Urrezko Aizkolarien Emakumeen Banakako txapela Azpeitiako Izarraitz pelotalekuan martiaren 7an.
Izan be, Astondoak 6:32an amaitu eban lana eta Sorondok 6:38an, bigarren eginez. Podiuma Maika Ariztegik osotu eban 08 minutuko denporea eginda.
Lehia estua izan zan lehenengo bien artean eta Irati Astondoak be ez eban espero irabaztea "Sorondok indar handia dauka, nik baino handiagoa eta behar laburretan ni baino hobeto konponduten da. Horregaitik, arriskua hartu behar nebala eta hasikeratik topera hasi nintzan. Eta horreri esker irabazi egin neban" azaldu deutso BEGITUri.
Txapelak bere buruarengan sinistuteko balio izan deutsala dino. Izan be, "urte honeetan guztietan saiatu izanaren emaitza izan da eta behar neban, neure buruarengan sinistuteko, beti bigarrena egiten neban eta".
Euskal Herriko Txapelketa bagilean jokatuko da eta azkolari zeanuriztarra hasi da horreri begira prestatzen.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|