Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Martxan da barriro GBBR taldea Lemoan

COVID-19aren alarma egoereak ezarritako etenaldiaren ostean, Lemoako andrak alkarregaz galapan egiteko Gu Be Bai Runners taldea batzean hasi da barriro galapan egiteko. Bagilaren 3an hasi eta garagarrilera arte luzatu dabe aurtengo ikasturte desbardin hau.
Partaideak eguaztenetan batzean dira 17:30ean eskolako atean, ordubeteko saioa egiteko. Saio bakotxean 9 erabiltzaile egongo dira eta partaideak Iraia Garcia entrenatzailearen arreta personalizaua izango dabe. Taldean sartzeako izen emotea zabalik dago.
GBBR ekimena 2015ean sortu zan, Lemoa eta Igorreko Udalak antolatuta, Iraia Garcia atletearen eskutik. Ordutik hona, hainbat andrak hartu dabe parte, sasoian egon ala ez, eta edade desbardinetakoak, Lemoan zein Igorren. Taldeetan sano giro ona egoten da eta bakotxak bere erritmoan egiten dau aurrera, beti be monitorearen laguntzeagaz. "Hasi nintzanean, apenas minutu bat galapan egiteko gai nintzan eta aurreko ikasturteetan pare bat herri lasterketetan hartu dot parte" azaldu deutso BEGITUri erabiltzaileetako batek.

Iraia Garcia entrenatzaile
Iraia Garcia Etxebarriak 2018an itxi eban konpetizinoa amaiera bikainagaz: Master kategoriako 2.000 metro oztopoetan munduko bigarrena izanda, 24 urtetan atletismoa egin ostean. Krosean, Bizkaiko txapelduna izan zan 7 aldiz, senior kategorian sei aldiz (2012, 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017an) eta 2018an beteranoetan. Euskal Herriko kros luzeko txapel bi be jantzi ebazan eta laburreko bost.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD