Dimako Txumuluxueta eta Zeanuriko Joko Alai pelota eskolak Mugarri Pelota Desafioa antolatu dabe garagarrilaren 11rako. Zeanuriko plazako frontoian izango da 18:00etatik aurrera, eta hiru partidu jokatuko dira: buruz burukoa frontoi osoan, bikoteka, eta buruz buru lau t’erdian. Partidu bi irabazten dauzan klubak irabaziko dau desafioa.
Partiduetan zehar kinielak jokatu ahal izango dira eta asmatzaileak, otzara bat eroango dau saritzat.
Dima eta Zeanuriko pelota klubak
Ekhi Ziarrusta Txumuluxuetako pelotari eta entrenatzailearen ustez esku pelotearen egungo egoerea onena izan ez arren, Arratiako pelota eskolak behar itzela egiten dabiz "umeengan kirolerako joerak sortuz, gurea dan kirol bateri indarra emonaz eta beregan daukazan baloreak herriko txikienai transmitiduz".
Gaur gaurkoz, Txumuluxueta taldean 47 dira izena emonda dagozan pelotariak eta Joko Alai pelota klubean, 40. Dima eta Zeanuri herri txikiak izanda, argi dago presentzia handia daukiela. Federau mailan lorpen handiak izan ditue klub biak. Dimakoaren kasuan, jokamolde desbardinetan jokatuten daben pelotariakaz osotutako taldetxoa daukie eta Zeanurin, atzen urteotan "talde ikaragarria" daukiela erakutsi dabe. Zeanurik Herriarteko azken txapelketea irabazi eban.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|