Plazandreak ETBko eskupelotako lehiaketearen hirugarren saioa jokatu zan garagarrilaren 30ean.
Saio haretako hiru partiduak irabazi ebazan Amaia Alday pelotari dimoztarraren taldeak. Iera Agirrek, Arrate Bergarak eta Amaia Aldayk osotuten dabe taldea eta Mikel Inuntziaga da euren entrenatzailea. Lau talde dira eta sailkapenean hirugarren dagoz hiru saio jokatu diranean eta baten faltan.
Saio bakotxean buruz buruko partidu bi eta binakako bat jokatzen dira. Atzenengo saioan, Amaia Aldayk bakarrik binakakoa jokatu eban Arrate Bergaragaz batera. Andrea Aldaregia eta Olatz Ruiz de Galarretari 5-12 irabazi eutseen. Saioko beste partiduak be Aldayren taldearentzat izan ziran. Lehenengoan, Naroa Agirreri erraz irabazi eutsan Iera Agirrek, 2-12 eta hirugarrenean be, antzera gertatu zan Andrea Aldaregia eta Arrate Bergaragaz. Atzen emaitza 6-12 izan zan Bergararen alde.
Aurreko saioan barriz, hiru partiduak galdu ebazan dimoztarraren taldeak. Amaia Aldayk buruz burukoak jokatu ebazan eta biak galdu ebazan. Lehenengoa Olatz Arrizabalagaren kontra 12-10 eta bigarrena, barriro be aurkari beragaz 12-11 galdu eban. Binakakoan, Iera Agirre eta Arrate Bergarak, Irantzu Etxebeste eta Nora Mendizabalen kontra 12-8 galdu eben.
Lehenengo saioan, garagarrilaren 9an be buruz burukoak jokatu ebazan Aldayk Leire Garairen kontra; biak 12-2 irabaziz. Binakakoa, Iera Agirrek eta Arrate Bergarak jokatu eben Ainhoa Ruiz de Infante eta Maite Ruiz de Larramendiren kontra eta 7-12 galdu eben.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|