Zazpi astetako txapelketea lehiatu ostean, Reyes Azkoitiaren taldeak irabazi eban Plazandreak udako torneoko finala; hau da, Olatz Arrizabalagak, Irantzu Etxebestek eta Nora Mendizabalek osotuten daben taldeak. Amaia Alday dimoztarra, Iera Agirre eta Arrate Bergara, Mikel Inunziagaren taldea, izan eben kontra finalean. Abuztuaren 27an jokatu zan Bilboko Bizkaia pelotalekuan publikoaren aurrean. Olatz Arrizabalagak erakustaldia egin eban finalean eta bere taldeak jantzi eban txapela.
Finaleko lehenengo partiduan, Amaia Alday eta Olatz Arrizabalaga neurtu ziran. Gernikarra erraz nagusitu jakon dimoztarrari, 5-12. Hurrengo partidua, binakakoa, Iera Agirrek eta Arrate Bergarak irabazi eben eta holan, hirugarren partidua jokatu behar zanean, bardinduta egozan talde biak. Txapelketea ebatziko eban Olatz Arrizabalagaren kontrako partidua Iera Agirrek jokatu eban. Arrizabalagaren nagusitasunaren aurrean ezin izan eban ezer egin, eta 1-12 galdu eban.
Finalerdia
Finalerako pasea abuztuaren 20an lortu eben dimoztarrak eta bere taldeak, Leire Garai, Ainhoa Ruiz de Infante eta Maite Ruiz de Larramendiri irabazi ostean. Lehenengo partidua, Aldayk irabazi eutsan Garairi 12-8. Binakakoan be erraz nagusitu jakon Mikel Inunziagak zuzendutako taldea Naroa Eleizaldek zuzentzen dauanari; izan be, 12-5 irabazi eben Iera Agirre eta Arrate Bergarak, Ainhoa Ruiz de Infante eta Maite Ruiz de Larramendiren kontra. Atzen partidua, Arrate Bergarak eta Ainhoa Ruiz de Infantek jokatu eben. Emaitza 11-12 izan zan.
Hurrengo torneoa lau t'erdikoa
Plazandreak torneoaren antolatzaileak, Emakume Master Cup lau t'erdikoa antolatuteko asmoa daukiela jakinarazo dabe eta izen emotea zabalik dagoala parte hartu gura daben pelotari guztientzat.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|