Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Dimako Udagoieneko Eskupelota Txapelketea hilaren 2an hasiko da

Bertan 16 jokalarik hartuko dabe parte eta hiru jardunalditan jokatuko da; urri bigarrenaren 2, 9 eta 16an, hain zuzen be, arrastiko 18:30ean. Jardunaldi bakotxean hiru partidu jokatuko dira. Gizonezkoak partidu bi jokatuko dabez: Promesa mailakoak binakakoa eta Elite mailakoak buruz buru lau t'erdikoa. Andrak, lau t'erdikoan neurtuko dira.
Lehenengo saioan, Promesa mailako Xabier Beitia eta Ibai Cimadevilla, X. Rekalde eta Arbaizaren kontra neurtuko dira. Lau t'erdiko partiduetan, Arrate Bergara eta Naroa Agirre izango dira aurrez aurre lehenengotik, eta Gaizka Karregal eta Aitor Etxebarria gero.
Hurrengo saioan, urri bigarrenaren 9an, binakako partidua Enok Iglesias eta Etxebarria II.ak, Olaizola eta Beitiaren kontra jokatuko dabe. Nora Mendizabalek, Ainhoa Ruiz de Infante izango dau aurkari. Riol eta Larrinagaren arteko norgehiagokeak emongo deutso amaierea egun horretako jaialdiari.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD