Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Aitzol Atutxa eta Unai Aldape dimoztarrak irabazi dabe Bizkaiko Binakako Txapelketea

Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak antolatuta, urri bigarrenaren 25ean, Basauriko San Miguel auzoko frontoian jokatu zan Bizkaiko Binakako Aizkora Txapelketea. Aitzol Atutxa eta Unai Aldape dimoztarrak irabazi eben txapela.


Lanak 14 minutu eta 47 segundotan egin ebezan Atutxak eta Aldapek, bigarren egin eben Julen Larrea eta Ioritz Gisasola "Zelai IV."ari (16'04'') minutu bat baino gehiago aterata. Hirugarrenak, Aritz Irazabal eta David Naredo (16'34'') izan ziran.
Sei bikote egon ziran lehian eta euren artean arratiarrez osotutako beste bat be egon zan; Julen Mendieta lemoaztarrak eta Xabier Garcia "Utxu" Dimakoak osotatukoa. Honeek seigarren egin eben baina bertan egotea be aitatzekoa da azkolari lemoaztarrak 65 urte ditu eta.

Aitzol Atutxa Sherpa.ai Txapelketa Nagusiko finalean
Azkolariak eurak antolatutako Sherpa.ai Txapelketa Nagusiko finala zemendiaren 29an da jokatzekoa, Bilbon. Sei azkolari sailkatu dira finalerako, tartean Aitzol Atutxa.
Finalerdia, urri bigarrenaren 24an jokatu zan Zestoan. Han 10 azkolari neurtu ziran. Mikel Larrañagak egin eban denporarik onena, lanak 18 minutu eta 46 segundotan eginda. Aitzol Atutxak bosgarren egin eban (20'01''). Iker Vicente (19'31''), Eneko Otaño (19'45''), Txikia V, (19'51'') eta Jon Irazu (21'01'') be sailkatu ziran finalerako.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD