Cadizen jokatu zan zemendiaren 21ean, Espainiako Txapelketa sub-17. Lemoaztarrak, 89 kategorian, hiru urrezko dominak irabazteaz gainera, errekorra apurtu eban modalidade bakotxean. Arrankadan, 120 kilo altxau ebazan, denpora bitan 151 kilo, eta guztira 271 kilo.
Honegaz, amaiera ezin hobea emon deutso Bruno Sotok urteari. Izan be, urri bigarrenaren 17an, junior mailan be (20 urtera arte), hiru urreak lortu ebazan. Oin 2021eko Munduko Txapelketeari begira jarri da kirolari lemoaztarra.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|