Nazional mailako ligea aurrera doa eta Arratia andrazkoen A taldeak partidu bi jokatu ditu zemendiko bigarren hamabostaldian, euretako bat atzeratutakoa.
Zemendiaren 21ean Oiartzunen kontra jokatu eban Arratiak eta 5-0 galdu eban Igorreko taldeak. Zemendiaren 29an ostera, atzeratuta eukan Añorgaren kontrako partidua jokatu eben arratiarrak etxetik kanpo. Partidu horretan be bost gol jaso ebazan Arratiak.
Datorren partidua hilaren 5ean, zapatua, arrastiko 16:00etan jokatuko dau Arratiak Igorreko Urbieta zelaian lidertzan dagoan eta partidurik galdu ez dauan Real Sociedad B taldearen kontra.
Arratia, beste taldeak baino partidu bat gitxiago jokatuta, azken-aurreko postuan dago sail- kapenean puntu bakarragaz.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|