Arteako Kultur Etxea berrantolatu eta barriztu ostean, abenduaren 1ean arteaztarrak zelan geratu dan ikusi eta inaugurazino ekitaldian parte hartzeako aukerea izango dabe. Mikel Markez abeslariak eta Arkaitz Estiballes bertsolariak ipiniko dabe jai giroa euren kantu eta bertsoen emonaldiakaz.
Arrastiko zazpiretan izango da inaugurazinoa. Markezen eta Estiballesen saioen ondoren, kopaua egongo da eta Kultur Etxeari bisitea.
Preminen arabera
Kultur Etxearen berrantolaketea, 2016an Arteako Kulturea dinamizetako parte hartze prozesuan arteaztarrak definidutako kultureari erantzuna emoteko diseinau zan. Parte hartze prozesu haretan bertan, Alex Carrascosaren gidaritzapean, egin zan orain gauzatu dan Kultur Etxeko proiektua. Kultura mota eta horretarako egoazan preminak definidu ostean berrantolatu zan eraikina.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|