Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen azken ikuskizuna ikusteko aukerea egongo da Zeanuriko frontoian, abenduaren 15ean, arrastiko 18:00etan. Sarrerak Zeanuriko udaletxean egongo dira salgai, hilaren 4an herrikoentzat eta hurrengo egunean Zeanurikoak ez diranentzat.
Pailazoak "borobilean" jarriko dira eta arauen, antolaketearen eta norbere lekua bilatzearen inguruko hausnarketea egingo dabe. Izan be, bizikidetzan sortzean diran arazoai zelan aurre egin landuten dabe ikuskizunean.
Personaje ezagunak eta barriak egongo dira, baita jantza eta kantu barriak be, ikuskizun "biribilean".
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|