Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izentau ditu Baltzola eta Axlor kobak

Zemendiaren 14ko Gobernu Kontseiluan hartutako akordioa izan zan. Dimako kobak kultura ondasun izentatze horregaz, inguru osorako konserbazino mailako babesa ezarri dau eta arautu egin da zein baldintzatan egin daitekezan espeleologia eta eskaladea. Neurri horreekaz ziurtatu gura da babestuta geratuko dala ingurunea, babes-maila jakin bategaz, eta eskalada edota espeleologia moduko jarduerak, babes horregaz zelan bateratu daitekezan zehaztuten da.
Kultura ondasun hori Baltzola, Axlor eta Baltzola II kobetako interes arkeologikoko aztarnategiak osotuten dabe. Koba bakotxean aztarnategi bat dago eta lehenengo biak daukie interesik handiena. Kontserbazinoko babes-maila izentatzen jakie, Euskal Autonomia Erkidegoko arkeologian adierazgarri garrantzitsua izateagaitik eta ingurua hondatuko leukien jarduerak eragoztearren.
Baltzola eta Axlor kobak natura ikuspegitik interes handia daukan eremuan dagoz eta euskal mitologiako kondairak be kokatu izan dira bertan.

Neurriak eskalada eta espeleologiarako
Eremu horretan zein kasutan onartuko diran eskalada eta espeleolgia jarduerak zehaztuten da espedientean. Eskaladearen kasuan aitortzen da eskaladarako erreferentea dala Europan, baina muga eta kontuz ibilteko neurriak ipinten dira. Espeleologiaren kasuan be muga batzuk ipinten dira eta adierazoten da, berbarako, ezin dala koba barruan lo egin, ezta hormetan edo zoruetan aztarnarik ixten daben argiztapen sistemarik erabili be.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD