Alde eta kontrako kritikak jaso ebazan 1993an Julio Medemek zuzendutako film honek. Sariak be bai. Estreinaldi urtean Cannes-eko Gazteriari saria eta hurrengo urtean, pelikula onenari saria Bogotako festibalean, berbarako.
Nancho Novok, Emma Suarezek, Carmelo Gomezek, Karra Elejaldek eta Elena Iruretak, beste batzuetan artean, egiten dabez aktore beharrak. Hilaren 14an ikusi ahal izango da filma Lasarte Aretoan 20:00etan.
Sinopsia
Udako gau baten, Jota bere burua hilten saiatzen da, baina bat-batean motor istripua izan dauan neska bat ikusten dau. Jasotako golpea dala-eta, neskeak amnesia dauka, ez dau ezta bere izena gogoratzen be. Jotak sinistu arazoten deutso bere izena Lisa dala eta bere andragaia izan dala atzen lau urteetan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|