Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Alizia lurralde miresgarrian Igorren

Urtailaren 7an, domekea, antzezlan honetaz gozatzeko aukerea egongo da saio bitan, 17:00etan eta 19:00etan. Glu Glu-ren antzerkirako moldaketa honek ordu bete inguru irauten dau eta Lasarte aretoan egongo da ikusgai 5 euroren truke, aretoko bazkideak 3,75 euro.
Lewis Carrollen Alizia lurralde miresgarrian ipuinaren haur antzerkirako moldaketea aurkeztuko dau Glu Gluk. Ipuin klasikotik abiatuta gaur egungo 3-9 urte bitarteko umeai zuzenduta, ikastearen edertasunaz eta beharraz arituko da antzezlana.
Kantu, jantza eta antzerkiagaz Alizia neska gazteak hainbat personaje xelebre eta dibertigarri ezetuko ditu. Hareei esker onartuko dau, eskolan erakusten deutsien moduan, matematika, ingurugiroa, elikadurea eta hizkuntzak ikasteak onura handiak emoten dituala. Eta, gainera, dibertigarria be bada.
Aliziak ikuskizunean zehar ikasi dauan guztia praktikan ipinteko aukerea eukiko dau amaieran eta jabetuko da ikastea lurralde hori bezain miresgarria dala!

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD