Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Zu bai Zu 2 Talentu Lehiaketea martxan dago

2016an egin zan txapelketa arrakastatsu hau aldaketakaz dator aurtengoan.


Aurrekoan ez moduan, ez da beharrezkoa Arratikoa izatea, baina Arratiako onenaren saria irabazteko erdiak gitxienez Arratiakoak izan beharko dabe. Ez dau adin edo parte hartzaile kopuruaren inguruko mugarik, ez eta, printzipioz, ikuskizunaren azpiegiturari jagokonez. Halanda be, antolatzaileak eskubidea izango dau ikuskizunen bat lehiaketatik kanpo ixteko, segurtasun, edo azpiegitura baldintzak gehiegizkoak dirala eretxi ezkero.
Bakarlariak eta taldeak parte hartu ahal dabe eta ikuskizuna egiteko edozein diziplina erabili ahal izango dabe. Zu bai Zu Talentu Lehiaketan parte hartu gura izatekotan, izena emon behar da Igorreko Kultur Etxean, email bidez: zubaizu@igorre.net-en; edo telefonoz 676 247 784 zenbakian. Izena emoteko epea urtailaren 31ra arte izango da.
Aurten, lanen gehienezko iraupena 4 minutukoa izango da.
2.500 euro bananduko da sarietan ondorengo kategoria honeetan: sari orokorrean 1.500€; gazteentzako sarian 500€; Arratiako onenarentzat 300€; eta, azkenez, 200€ umeen kategoriarako.
Ikuskizun bakotxak sari bakarra jaso ahal izango dau. Sarietarako, lehiakideak ebatzi ahal izango dabe saria dirutan edo espezietan gura daben (afari bat, materiala, etab) baina dirutan kobrau ezkero, legez jagokon atxikipena izango dau eta hori dala eta diru gitxiago jasoko dabe saridunek. Bigarren kasuan, Igorreko Udalagaz adostu beharko da prozedurea.
Lehiakideen irudiak, lehiaketeak iraun bitartean, hartu ahal izango dira edozein gala-ekitalditarako. Halanda be, irudi horreek lehiaketearen eta Lasarte Aretoaren promozinorako bakarrik erabiliko dira. Lehiaketan parte hartzeak hori guztia onartzea dakar, eta adinez txikikoak diranen kasuan, komenigarria da gogoratzea gurasoak edo tutoreak baimena sinatu beharko dabela.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD