Hiruhilabete honetako Igorreko Zineklubak urtailaren 11n eukiko dau hasikerea, 20:00etan, El brazo de la serpiente filmagaz.
2015ean Ciro Guerraren gidaritzapean egindako film kolonbiar horrek xaman amazoniar baten eta bi esploratzaile mendebaldarren arteko istorio epikoa kontatzen dau: lehen hartu-emona, alkartzea, hurreratzea, traizinoa, eta atzenik, bizitzaz haragoko laguntasuna.
Zineklubeko hurrengo zitak zezeilaren 1ekoa eta martiaren 1ekoa izango dira, Me and Earl and the dying girl (Yo, el y Raquel) eta Bigamist (El bigamo) filmen emonaldiagaz hurrenez hurren.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|