Sinmas eta La Reverso taldeen esku egongo da Kiñu Gaztetxeko aurtengo lehen emonaldia. Hitzordua, urtailaren 12an, 21:00etan izango da eta sarrerea doban izango da.
Sinmas 2003an Bilbon sortutako hardcore taldea da eta Iñaki Goiri billaroztarra da taldeko abeslaria. Goiriz gain, Julen Martinez, gitarrea; Erlantz Guilarte, bajua eta Alain Diez, bateriak, osotzen daben taldeak, lau disko ditu bere diskografian: Sinmas (2004), Fieles (2006), 4 clavos (2008) eta Igorren aurkeztuko daben Desesperación (2017). Eurakaz joko dauan La Reverso taldeak post pop estiloko doinuak ekarriko ditu Gasteiztik.
Horrezaz gainera, urtailaren 27an Kaotiko, The Gulty Brigade eta Chit Chat Sex Band taldeak Kiñun eskeiniko daben kontzerturako sarrerak zazpi euroan dagoz salgai Axular Herriko Tabernan, Kukuma tabernan, Gau Lora akeitegian eta Txaparro jatetxean. Antolatzaileak, Glaukomaren kontzertuko sarrerak saldu diran azkartasuna ikusita, atzen ordurako ez ixtea gomendatzen dabe.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|