Bizkaiko hainbat herritan egon eta gero, Marian Gerrikabeitia kazetariak zuzendutako ¿A dónde vamos? dokumentala Igorren emongo da. Igorreko Udalak eta Igorreko jubiladuen alkarteak antolatu dabe eta urtailaren 19an, 19:00etan, ikusi ahal izango da Kultur Etxean. Sarrera dobako izango da eta ikusle guztiai dago zuzenduta.
Gerrikabeitiak erretiro adinera heltzean diran personak zelan bizi diran erakutsi gura dau. Horretarako, edadeko personen lekukotasunak bildu ditu eta protagonistak lehenengo personan, eta traba barik, besteak beste, bizitzaz, aisialdiaz, sexuaz eta heriotzeaz egiten dabe berba.
Zahartzaroaz dagozan estereotipoak alde batera itxi gura izan ditu zuzendari getxoztarrak dokumental honetan; horrezaz gainera, edadekoak gizartean oindino paper garrantzitsua daukiela eta euki gura dabela erakutsi gura izan dau.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|