Zeanuriko Kultur Batzordeak antolatu dau saioa Udalaren laguntzeagaz eta zitea arrastiko seiretan izango da frontoian.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaletan egondako bertsolariak dira kantauko daben guztiak: Egaña, plazaz plaza denpora gehien ibili dan bertsolaria eta Euskal Herriko Txapelketa Nagusia lau aldiz irabazi dauana (1993, 1997, 2001 eta 2005); Lujanbio, txapela birritan jantzi dauana (2009 eta 2017); Sustraia Colina urruñarra, atzen Txapelketa Nagusian hirugarren geratu dana; finalean baten baino gehiagotan egondako Elortza eta Iturriaga durangarrak; eta azkenik, Agirre, 2017an lehenengoz finalean egon dan bertsolaria.
Urtero lez, eta saiora bertaratuko diran bertsolariak zeintzuk diran jakinda, bertso saio on bat disfrutetako aukerea izango da Zeanurin.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|