Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
"De Miguel" kasua berbagai Zeanurin

Datorren urtailaren 26an, arrastiko zazpiretan, eta Zeanuriko Eguzkiola alkarteak antolatua, Ahoztar Zelaieta kazetariak Arabako "De Miguel" ustezko ustel- keria kasuaren gaineko berbaldia emongo dau "De Miguel auzia eta askoz gehiago" izenburupean. Bertan, Egin, Ardi beltza eta Kalegorria argitalpenetarako behar egin izan dauan kazetari ikertzaile eta kriminologo ezagunak "De Miguel" auziaren atzean ei dagozan zalantzak argituko dauz. Zelaietaren eretxiz une honetan epaitegian dagoan auzi hau ez da ustalkeria kasu isolatu bat, eta Espainiako kasu ezagunen aldean, gitxi ei dakigu hemengo ustelkeriaz.
Zelaietak urteak daroaz ikerketa-kazetaritzan. Egin-en Pepe Reygaz batera hasi zanetik hamaikatxo proiektutan jardun izan dau. Batez be ustelkeriari lotutako kasuak ikertu izan ditu. Bereak dira Jovenes Burukides Bizkainos: clientelismo y fontanería (2013), La Casta Vasca (2014), Kutxabank: El saqueo de Euskal Herria (2015) eta Euzkadi S.A.: el gen corrupto del PNV (2017) liburuak.
Berbaldia Zeanuriko plazan bertan Eguzkiola alkarteak daukan lokalean izango da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD