Urtailaren 28an, goizeko 09:30ean, Gorbeiako Parketxeak antolatua, inguruko ondarea ezetuteko helburu daukan ekintzeari hasikera emongo jako Areatzako plazan. Hasteko, aurkezpen bat egingo da plazan eta ibilbidearen nondik norakoak azalduko dira. Ostean, parte hartzaileak Lamindaorantza abiatuko dira, Atxondo eta Emaldi auzuneetan barrena. Ibilbideak bailaran dagoan Ondare Historikoa eta Kulturala ezetuteko aukerea eskeiniko dau, besteak beste, baserriak, baselizak, torretxeak, bai eta bizimodua be. Ibilbidea Areatzan amaituko da.
Zailtasun bajuko ibilbidea izango da, 5 orduko gitxi gorabeherako iraupena eukiko dauana. Distantzia osoa 7,5 kilometrokoa izango da.
Antolatzaileak jakinarazo dabe eguraldiaren arabera ibilbidea bertan behera geratu leitekela. Ura eta hamaiketakoa eroatea aholkatzen dabe.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|