Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Aratusteak ailegau dira

Zezeilaren 4ean ospatuko diran Kanporamartxoakaz hasiko dira Aratusteak gurean. Egun horreetan zehar Arratia osoan egongo da jai giroa; izan be, herri askotan egitarau bete-betea eukiko dabe. Mozorro lehiaketak, eskoletako mozorro jaiak, bazkariak eta musika emonaldiak izango dira protagonista. Besteak beste, guraso alkarteak, eskualdeko Udalak, AKKBk, Arratiko Zekorrak-ek, Jubiladuen alkarteak eta Dimako tabernak parte hartuko dabe neguko jai honeetan. Mozorro jai batzuek, gainera, gai bat hartuko dabe ardatz. Holan, Dimako Abizarie alkarteak Euskal Herriko inauterietako personajeak eukiko ditu mozorro gai; Lemoako ikastetxeko inauteri festan koloreak izango da gaia; eta Zeanurikoan, barriz, Far-West-a. Aikomezan egitarauak.

Zezeilak 9, barikua
Artea
19:00etan, ipuin kontalaria Kultur Etxeko Areto Nagusian; 21:00etan, kontzertua Herriko Bentan. Aste osoan zehar mozorroak prestatu Ludotekan.
Igorre
17:00etan, Guraso Elkartearen eskutik jaialdia. DJ Isma eta txokolatadea; 19:30ean, Igorren Ebatzi alkartearen eskutik talo-jana errugbiko tabernaren ondoan.
Lemoa
10:30ean, gurasoak prestatutako txokolatadea JB Eguzkitza Meabe ikastetxeak antolatuta; 11:30ean, eskolako mozorro jaia. Gaia: koloreak.
Zeberio
18:00etan, mozorroa egin Aratusteetarako Gaztelekuan. Gaia: indioak.

Zezeilak 10, zapatua
Areatza
AKKB Eguna. 09:30ean, mendi urtekerea. Areatzako eleiza portikuan. Peña Athletic Gorbeako Gurutzea eta Lamino Kirol Klubak antolatuta; 10:30ean, buzoia ipini Birgun mendian; 11:30ean, hamaiketakoa Birgunen; 15:00etan, bazkaria (baba-jana) Areatzako Bainuetxean. Danok mozorrotuta; 18:30ean, Gari eta Iñaki trikitilarien erromeria eta ostean trikipoteoa; 21:30ean, EH Sukarra taldearen kontzertua Laminetxe Gaztetxean (sarrerak salgai 10 euroan Bixer eta Hagiña tabernatan). AKKB Eguneko bazkarirako izen-emotea zezeilaren 5ean 19:30etik 20:30era udaletxeko 3. solairuan.
Dima
12:30ean, mozorro jolasak; 14:30ean, mozorro bazkaria (txartelak tabernetan salgai), ostean bingoa; 18:00etan, diskofesta; 19:30ean, afari meriendea; 20:00etan, txokolatea eta ostean kantu poteoa.
Igorre
12:00etan, 105etik hasita kalejirea; 15:00etan, herri bazkaria (baba-jana) Arratiko Zekorrak-ek antolatuta aterpean. Ostean Jokaldigaz erromeria; bitartean Mozorro Lehiaketea.
Lemoa
17:00etatik 20:00etara, puzgarriak, jokoak, "photomaton" gunea, txokolatadea, musikea, jantzea...; 19:00etan, poteo musikatua Orkresta elektrotxarangeagaz eta pikoteoa Alkartetxetik hasita; 23:00etan, erromeria Lehian taldeagaz Gaztetxean.
Zeanuri
Karnabalak 2018. Far-West. 13:00etan, herritik poteoa; 14:30ean, bazkaria Batzokian (izena 7ra orduko emon). Arrastian Biesksas bikote akustikoa.
Zeberio
18:00etatik aurrera Aratusteak Gaztelekuan.

Zezeilak 12, astelehena
Bedia
17:00etatik 19:30era, inauterietako tailerrak. Ludotekan.

Zezeilak 13, martitzena
Arantzazu
17:00etan, frontoitik hasita kalejirea mozorrotuta herritik; 18:00etan, Herriko Tabernan Tostada Lehiaketea eta txokolatea.
Bedia
Frontoian. 17:00etatik 18:00etara, mozorro desfilerako izen-emotea, Photocall-a eta karaokea; 18:00etan, mozorro desfilea herri mailan; 18:30ean, Diskodantza taldea; 19:30ean, txokolatadea.

Zezeilak 17, zapatua
Dima
Tabernetan kontzertuak egongo dira eta mozorrotuta doanak txupitoa eukiko dau doban. 19:30ean, Betileit taldea Jentilzubi Herriko Tabernan; 20:45ean, Madnetik taldea Taberna Barrin; 22:00etan, Outsiders Duet taldea Aramotzen; 23:15ean, Lion Heart taldea Baltzola tabernan; 01:30ean, Trastorna2 taldea Ugatxan.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD