Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Sarajevo, gerra eta bakea erakusketea Artean

Gervasio Sanchez prensa-argazkilariaren Sarajevo, gerra eta bakea erakusketea zezeilaren 28ra arte egongo da Arteako Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Egilearen eretxiz gerrearen ondorioak ez dira amaitzen paper bat sinatzen danean, ondorioak urte askoan zehar luzatzen dira. Erakusketeak batetik, Sarajevoko setioaren gerra garaiko (1992-1994) zuri-baltzezko argazkiak erakusten ditu; eta bestetik, inguru berberak hamabost urte geroago, bake garaian, zelan dagozan kolorezko hainbat argazkitan.
"Bosnia-Herzegovinako gerrea nire beharraren eta bizitza personalaren zati ukaezina da. Nire oroimenak nekez ahazten dau gatazka ha. Etenbako bonbardaketakaz amesten jarraitzen dot, eta bertako biztanleen arpegietako bildurra ikusten dot oindino be, nahiz eta 2017ko aprilean mende laurden bete zan gatazka hasi zanetik.
Gerrea kontetea ezinezkoa dala ikasi neban han. Boligrafoa guztiz agortuta, adimena zeharo zorroztuta edo errealidadea ezin hobetu zehaztuta be, ezin daiteke lortu irakurleak gatazka armatu baten egia zein dan ulertzea. Holangorik bizi ez dauanarentzat pentsaezina da eragindako izua" dino Sanchezek.
250.000 bosniar izan ziran erailak edo desagertutakoak, 16.000 adinbakoak ziran eta horreetako 1.601 ume izan ziran Sarajevon bakarrik hil ziranak. Herrialde guztian, gainera, aitarik edo amarik bako 25.000 adinbako baino gehiago dago.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD