Ikastaroa zezeilaren 23 eta 24ean izango da, Zeanuriko Kultur Etxean, Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak eta Zeanuriko Udalak antolatuta. Barikuan 17:00etatik 20:00etara eta zapatuan 10:00etatik 13:00etara egingo da ikastaroa.
Ikastaroa Kultura birdefinitzen lan ildo barruan dago eta dobakoa da. Iratxe Retolazak eroango dau aurrera euskeraz izango dan ikastaro hau. Literatura-kritikaria eta EHUko irakaslea eta Emagin alkartekoa da Retolaza. "Literaturara hurbiltzeko bi begirada kurutzatuko dira irakurketa-saio honeetan: batetik, sexualidadearen eraikuntzearen eta errepresentazinoaren inguruko hausnarrera bilduko dan begiradea; eta bestetik, begirada feministea. Bidekurutze horretan, literaturearen eta sexualidadearen inguruko diskursoen arteko gogoetabideak zabaltzea izango da helburu nagusia" dinoe antolatzaileak.
Izena zezeilaren 16ra arte emon daiteke Arratiako Udalen Mankomunitatean, 94 631 17 17 telefonoan edota www.arratia.net/eu-ES/Zerbitzuak/Berdintasuna webgunean. Era berean, Arratiako edozein Udaletan be emon daiteke izena.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|