Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Areatzako I. Umorezko Antzerki Erakustaldia

AKKBk antolatzen dau Areatzako I. Umorezko Antzerki Erakustaldia eta Areatzako Udala eta Areatzako Bainuetxea ditu babesle lez.


Zezeilaren 17an, zapatua, 55 minutu irauten dauan Maite Guevararen gaztelaniazko Soltarlo al aire antzezlanagaz hasiko da erakustaldia. Soltarlo al airen Martina Nuatina pailazoaren istorioa kontetan da, pailazoa geldialdi baten dago, estualdi baten, amildegiaren ertzean... Hor bilatuko dau behin eta barriro zelan burutu, zelan sinistu barriro bere buruan.
Umorez eta sentiberatasunez betetako lana da, andren ahalduntzea erakusten dauana: gizarteak ipinitako klitxeen gainetik, Martina, andra pailazo lez, hauskorra eta indartsua da aldi berean, bildurtia eta sutsua, erabagi bakoa eta ekintzailea, eta, batez be, zalantzaz betetako mundu barri baten bera bakarrik konpontzeko kapaza dana.

Hurrengo emonaldiak
Martiaren 10ean izango da bigarren emonaldia, Nomofobikak taldearen Sarean kateatuak antzezlana ikusi ahal izango da; Oh My good! Konpaniaren Zer duzu Amy? izango da ikusi ahal izango dan hirugarrena ikuskizuna, aprilaren 14ean izango da. Antzerki erakustaldia maiatzaren 12an amaituko da, Zurrunka Teatro Konpaniaren Ac-nun, un cipres en un desierto lanagaz. Emonaldi guztiak 20:00etan izango dira udaletxeko Areto Nagusian.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD