Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Doinu jamaikarrak Lemoako Karabien

Run to Fest jaialdiaren laugarren edizinoa izango da Karabie Gaztetxean martiaren 2an, gaueko hamarretatik aurrera, Run Together fanzinearen jaian.


Run Together Lemoako aldizkariak 5 zenbaki atera ditu 2011n sortu zanetik. Fanzineak, beste batzuen artean, doinu jamaikarrak jorratzen ditu eta Run to Fest jaialdiak, Jamaikako doinuak gozatuteko aukerea ekarriko dau Lemoara. Bertan, Skabidean taldeak diskoa eta Mango Wood-ek single-a aurkeztuko dabe. Mad Muasel-ek osotuko dau martiaren 2ko gaueko kartela.
Madrileko Mango Wood taldea izango da lehena eta Rock Steady eta Early Reggae estiloak jorratuko ditue, 60. hamarkadako Maytones, Kingstonians eta Ethiopians taldeen moduko melodia bokalak plazaratuz. Horreek, "sekulako jirea dabilz egiten leku askotako eszenalekuetan, baina Arratian geldiune bat egingo dabe Bordelerako bidean" azaldu deutso BEGITUri Pablo Rodriguez Run Together fanzinearen zuzendariak.
Ondoren, Skabidean, Iruñeako taldeak, Jamaika ugarteko Ska erritmo dantzakorrak joz, hurreratzen diranai garriak mobidu arazoko deutseez. Bideak darrai izeneko disko barriaren aurkezpena egingo dabe Lemoan.
Azken kontzertuan, Mad Muasel, Bilboko Dancehall abeslari famatua izango da. Mad Muasel-ek Woman Powah proiektuan parte hartzean dau. Karabie Gaztetxean, Pantx Official Selectors izango dau musikea ipinten biniloakaz, eta berak bere abestiak kantau ditu gainetik.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD