Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Areatzako I. Umorezko Antzerki Erakustaldiaren bigarren saioa 10ean

AKKBk antolatzen dauan Areatzako I. Umorezko Antzerki Erakustaldiaren bigarren antzezlana Nomofobikak taldearen Sarean kateatuak izenekoa, martiaren 10ean taularatuko dabe iluntzeko 20:00etan udaletxeko Areto Nagusian. Antzezlan honen bitartez, nomofobia, hau da, eskuko telefono barik urteteko bildurra gai hartuta, gure gizartearen gainean umorez hausnarketea egiteko aukerea ekarriko dau taldeak Areatzara. Olatz Beobidek, Belen Cruzek eta Amaia Lizarraldek osotuten dabe Nomofobikak taldea. Sarean kateatuak-ek 2016ko Donostiako Poltsiko Antzerki Sorkuntzako lehen saria jaso eban.
Antzezlan honetan, hiru andrak ikusleakaz batera terapia bateri egingo deutsie aurre. Hasteko alkarregaz test bat egingo dabe mendekotasuna zenbatekoa dan neurtzeko, eta ondoren gizartean hain hedatuta dagoan gaitz hau, kasu desbardin ugaritan ikusteko aukerea izango da: ofizio desbardinetako langileak, umeak, nerabeak, adineko andrak... Batzuetan sketch modura eta beste batzuetan bakarrizketa lez, euren bizipenak aurkeztuko dabez, beti umorea erabilita.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD