Zinegoak 2018 Bilboko gaylesbitrans zine jaialdian erakutsitako bost film labur ikusgai egongo dira Igorreko Lasarte Aretoan martiaren 15ean, arrastiko 20:00etan. Euskal Begiradak saileko film bi, Zarpazo (Zartakoa) eta Euritan eta Andren begiradak saileko beste hiru, Happy (Zoriontsu), Marguerite eta Szep Alak (Itxura ederra) emongo ditue Igorren.
Bost film horreetako bat euskeraz eginda dago, Euritan, hain zuzen be. Irati Gorostidi eta Arantza Santesteban zuzendarien, Itxaro Bordak 1985ean idatzitako Klara eta biok narrazinoaren berrikusketea da.
Euskal begiradea ekarten dauan beste filma Nerea Castro leioaztarrak zuzendutako Zarpazo (Zartakoa) 14 minutukoa da. Bertan, Mar eta Xara protagonistak mendiko paraje baten galduko dira, klandestinidaderako saltoa emoteko prest.
Australia, Kanada eta Hungaria
Andren begiradak Australia, Kanada eta Hungariatik jatorkuz. Lara Dudgeon zuzendari australiarraren Happy 12 minutuko filma ingelesez euskerazko azpitituluakaz ikusi ahal izango da. Bere egunean, beste andra bategaz hitzordu bat izateko asmoagaz app bat deskargetan dauan gazte baten istorioa kontetan dau.
Kanadako Marianne Farleyk zuzendutako Marguerite filman, edadeko andra batek bere erizainagaz sortutako adiskidetasunaren ondorioz, aitortu bako desirak adierazoko ditu. Filmak 19 minutu irauten ditu eta frantsesez ikusi ahal izango da euskerazko azpitituluakaz.
Hungariatik jatorku Hajni Kis-en Szep Alak (Itxura ederra) filma. Hau be bersino orijinalean ikusi ahal izango da; hau da, hungarieraz euskerazko azpitituluakaz. Bertan, institutua garbitzen dauan andra bat bertako ikasle bategaz maiteminduko da. Hamasei minutu dirau film honek.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|