Aprilaren 22ra arte bialdu daitekez lanak Lemoako VII. Narrazino Lehiaketan parte hartzeako. Egileak 18 urte edo gehiago euki behar dabez eta gaia librea da.
Partaide bakotxak narrazino bakarra aurkeztu ahal izango dau eta narrazinoen gehienezko luzeerea sei foliotakoa izango da. Lanak udaletxean aurkeztu behar dira edo kultura@lemoa.net helbidera bialdu. Idazlanak izenburua edo izengoitia bakarrik euki behar dabe egilea identifikau leiken ezelango zehaztasun barik eta datuak kartazal zarratu baten ipini behar dira.
Sariak
Lau sari egongo dira. Lehenengo saria 250 eurokoa da; bigarrena, 150 eurokoa; hirugarrena 100ekoa eta Lemoako egile onenak be 100 euroko saria izango dau. Saritutako lanak udalaren webgunean argitaratuko dira.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|