Uxue Alberdik, Miren Amurizak, Andoni Egañak eta Unai Iturriagak osotuko dabe aurtengo Sanjosetako Bertso Saioko kartela. Illart Gumuziok egingo ditu gai-jartzaile lanak.
Hitzordua hilaren 18an da, San Jose bezperan, arrastiko 19:00etan, Igorreko Kultur Etxean. Andoni Egaña zarauztarra eta beteranoena, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia lau aldiz jarraian irabazi dauan bertsolari bakarra da; 1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean, hain zuzen be. Idazle ezaguna be bada eta literaturan eta kazetaritzan esparru desbardinak landu ditu. Euskaltzain urgazlea da.
Uxue Alberdi Elgoibarkoa, bere bertsoakaitik eta bere literatura lanakaitik be ezaguna da. Aulki-jokoa (2009), Euli-giro (2013) edo Jenisjoplin (2017) dira bere lanik ezagunenak. 2016an Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi eban, Besarkada izenburuko lanagaz. 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalaurrekora heldu zan.
Miren Amuriza, guraso bertsolari biren alabea, ezaguna da Bertsolari Txapelketa Nagusian eta Bizkaiko Txapelketetan parte hartu izanagaitik; baina baita, Berrian, eta beste aldizkarietan egiten dituan kolaborazinoakaitik; edota musika taldeentzako egindako kantakaitik be.
Azkenik, Unai Iturriaga durangarrak be ibilbide garrantzitsua egin dau bertsolaritzan, literaturan eta musikan. Bitan izan da Bizkaiko txapeldun eta Bertsolari Txapelketa Nagusietan, sei aldiz izan da finalista. Musika arloan, Igor Elortzagaz eta Josu Zabalagaz batera 7 Eskale eta Gu ta gutarrak taldeak osatu ditu.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|