Martiaren 17an, Arratiako Musika Eskolako ikasleak Jostailuen gela ipuin musikala taularatuko dabe Lasarte Aretoan. Saio bi egongo dira: bata bostetan eta bestea zazpiretan. Irakasleen orkestrea eta Arratiako umeen eta Zornotzako Kantalai koruaren partaidetzea izango dabe. Urtero lez, saio bietan Lasarte Aretoa betetea espero dabe. Aforoa mugatua da.
Bostetako saioan, Arratiako Musika Eskolako 4 eta 8 urte bitarteko 42 umek hartuko dabe parte; Artea, Areatza, Dima eta Zeanurikoak. Zazpiretakoan barriz, Arantzazu, Igorre, Lemoa eta Zeberioko 62 ume izango dira taula gainean. Eta zortzi urtetik gorakoak koruan kantauko dabe, Arratiako umeen koruan, saio bietan.
Ikasleen alkartrukea
Arratiako Musika Eskolako ikasleak eta Valentziako La Pobla Llargakoak alkarregaz kontzertu bi eskeiniko dabez, bata Areatzan aprilaren 7an eta bestea Igorren hurrengo egunean. Hamabi eta hogei urte bitarteko hainbat musika ikasle valentziar, Arratian egongo dira aprilaren 6tik 9ra. Eta aurrerago arratiarrak joango dira Valentzia aldera.
"Abesti tradizional bat bialdu deutsegu eta alkarregaz joko dogu" azaldu deutso BEGITUri Garazi Olabarrieta Arratiako Musika Eskolako irakasleak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|