Laburbira, euskerazko film laburren zirkuituak 29 herri bisitauko ditu, tartean Areatza eta Igorre.
Hasikera baten 16rako iragarrita baegoan be, Areatzan, martiaren 24an, 19:30ean, udaletxeko Areto Nagusian da hitzordua, eta Igorren, aurreko egunean, 20:00etan Kultur Etxean. Zertu Kultur Elkarteak antolatuten dauz emonaldiak Arratian eta Areatzako eta Igorreko Udalak babesten ditue.
Hamabosgarren edizino honetan, Ilunpetan (Koldo Carranza); Night Shift (Izaskun Arandia); Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola); Ejecutor (Javi Arriaga); Tazan (Uda films); Areka (Atxur Animazio Taldea); Kreba (Oier Fuentes), eta Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga) film laburrak proiektauko dira. Guztien artean, ordu eta laurdeneko emonaldia osotuten dabe.
Filmak sano desbardinak dira estilo zein mezu aldetik: umorea, intrigea, kritikea, gure historiari begiradea eta kulturearen eta hizkuntzearen transmisinoa izango dira, besteak beste, filmok hartzean dituen gaietako batzuk.
Euskerazko film laburrak
Euskaltzaleen Topaguneak antolatuten dau Laburbira film laburren zirkuitu ibiltaria helburu bigaz: euskerazko sortzaileen kalidadezko lana ezetuten emotea, holan jarraitu dagien aukerea emonez; eta publikoa, euskeraz sortutako film barriakaz gozatu daitela. Zirkuituko filmak, gehienez, zirkuitua baino urte bi lehenago egindakoak izaten dira. Aurten, Zulo izan ezik, beste guztiak 2017an egindakoak dira.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|