Martiaren 24an, Etxeko saltsak Txalo Produkzioak-en antzelana egongo da ikusgai Igorreko Lasarte Aretoan, iluntzeko 20:00etan. Antzezleak, Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino dira. Begoña Bilbaok zuzendutako Etxeko saltsak, (Alan Ayckbourn-en Relativity Speaking jatorrizkoan) endreduzko komedia da.
Greg eta Ginny etxe berean bizi dira. Maitaleak dira eta ustez zoriontsu bizi dira. Ustez, ze sekreturen bat dago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera bisitea egitera doala esango deutso, baina guzurra da. Izan be, Philip bere maitale sekretuarengana doa, harremana bertan behera itxi behar dabela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiduko dau eta bera baino lehenago iritsiko da Philip eta Sheila, bere emaztea, bizi diran etxera. Ginny-ren gurasoak diralakoan dago.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|