Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Igorrek Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainan parte hartuko dau

Euskaltzaleen Topaguneak antolatuten dauan Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainea maiatzaren 31ra arte luzatuko da. Egitasmoak herritarrak euskerazko liburuak irakurten animau gura ditu, liburutegi publikoen erabilerea sustatuz. Liburuak alkarreri oparitzea edo trukatzea be proposatzen dau, jentearen arteko hartu-emonak landuteko. Aurten 45 herrik hartuko dabe parte, tartean Igorrek.
Izenak berak adierazoten dauan moduan, hiru pausu ditu ekimenak. Lehenengotik liburutegiko liburu bat irakurri behar da; gero, fitxa bete eta azkenik, fitxea betetakoan jasotako bonoagaz baten bateri liburu bat oparitu. Bono horrek liburuak %35 merkeago erosteko aukerea emoten dau.
Horrezaz gainera, april eta maiatzaren amaieran, liburutegian, 30 euroko balioa dauan txeke baten zozketea egingo da, hil horretan irakurle fitxea bete dabenen artean. Txeke horrek, euskerazko liburuak erosteko aukerea emongo dau. Erosketa-txekea liburu dendan erabilteko epea bagilaren 15era artekoa izango da.

Kanpaineak eragin positiboa
Euskaltzaleen Topagunearen arabera, aurreko edizinoetan frogatu egin da kanpaineak eragin positiboa izaten dauala herritarrak herriko liburutegian egiten daben euskerazko liburuen mailegu kopuruan. Eta liburuen salmentan izaten dauan eragina be kontuan hartzeakoa dala dinoe.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD