Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Larregi taldeak Animalia basatiak bideoa kaleratu dau

Animalia basatiak kantu barria Lemoako taldeak datorren udagoienean argitaratuko dauan disko barriaren aurrerapena da. Izan be, taldeak 10 urte beteko ditu aurten eta lan barri bategaz ospatu gura dabe urtemuga.
Abestiaren grabaketea eta ekoizpena Larregik eta Endika Parrak egin dabe. Bideoaren ekoizpena barriz, Recrum Media & Dando al Rec-en eskutik egin dabe.

Larregi
Larregi taldea Lemoan sortu zan 2008ko abenduan. 2010ean, lehenengo maketea argitaratu eben eta lan harek Gaztea Irratiaren Maketa Lehiaketako Entzuleen Saria irabazi eban. Lehenengo disko luzea, Bidea dugu helmuga izan zan, 2012an grabautakoa.
Baina bultzadarik handiena, urte bi beranduago etorri zan, Azkue Fundazioak antolatuten dauan Banden Lehia irabazi ebenean. Izan be, Pantomima diskoa grabau eta BBK Liven joteko aukerea emon eutsen.
Lemoako Udalagaz kolaborazinoak be egin ditu Larregik, euskerea eta memoriaren inguruko kantuak sortu eta joz. Harro bizi euskeraz eta Memorian gordeak dira horren lekuko.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD