Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Virginia Imazen ikastaroa Lemoan

Andrazkoak eta umorea gai hartzean dauan ikastaroa emongo dau Virginia Imazek Lemoan, Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako programazinoaren barruan. Ez da Imaz Arratiara datorren lehenengo aldia. Izan be, Jabekuntza Eskolako ekitaldietan egon da behin baino gehiagotan bere clownklusionak ateraten, eta aurreko ikasturtean be andrazkoak eta umorearen gaineko ikastaroa emon eban arrakasta handiz.
Tailer honetan, emozino biologiko eta kulturalen gaineko hausnarketea egingo da. "Guretzako gunea eta denporea izango da. Alkar entzun eta behin eta barriro esaten deuskuezan guzur kulturalak desaktibetako gunea, sentiduten doguna egokia dalako" dinoe Jabekuntza Eskolatik.
Ikastaroak hiru saio izango ditu, aprilaren 5, 19 eta 26an, 18:30etik 20:30era Lemoako jubiladuen tabernaren gaineko gelan.

Emakunde Saria
Virginia Imazek 2017ko Berdintasunerako Emakunde Saria jaso eban igaz. Holan, epaimahaiak arte eszenikoen bidez bardintasunaren aldeko sensibilizazinoan 30 urtez egindako beharra saritu eban. Imaz aktorea, pailazoa, ahozko kontalaria, clownklusionistea, gidoilaria, eszenalekuko zuzendaria eta helduen etenbako hezkuntzako irakaslea izan da. Baita 30 urteko ibilbide profesionala daukan Oihulari Klown antzerki konpainiako zuzendari artistikoa eta sortzailea be.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD