Casting-ak amaitu ostean, kanporaketak, aprilaren 7, 14 eta 28an, eta maiatzaren 5, 19 eta 26an izango dira. Finala bagilaren 10ean.
Aurten be Ismael Pereira "Isma" izango da aurkezle lanetan. Castinga 43 ikuskizunek pasau dabe. Ikuskizunok publiko aurrean ikusteko aukerea egongo da Igorreko Lasarte Aretoan egingo diran kanporaketetan.
Maila asko igon da; izan be, "Euskal Herri mailan ipinten dozunean jente asko apuntetan da eta nibela be igon egiten da". Profesional zein amateurrak eta Tele 5eko Got Talent programatik pasautakoak be hartuko dabe parte lehiaketan. Urtailean egin ziran castingak eta Zu bai Zu sortu eta antolatuten dabenak egon ziran epaimahaian.
Berrogeta hiru horreetatik 8-9 bakarrik dira Arratiakoak. "Oso gitxi. Lehiaketak profesionaltasuna irabazi dau, baina Arratiako jentea apur bat ostonduta geratu da". Horreek ikusgarri ipinteko, Arratiako lan onenarentzako 300 euroko saria dago.
Kaleko artistentzako aukerea
Parte hartuko daben artista batzuk profesionalak dirala dino Ismak, eta beste batzuk kamara aurrean eta eszenaleku handietan egon dirala, Got Talent-en parte hartutakoak legez. Baina gehiena, jente amateurra da, kalean lan egiten dauana. "Hori da atalik handiena, ze kalean talentu pilo bat dago. Zu bai Zuk izan gura dau horreentzako plataforma antzeko zerbaist", euren espektakulua eta talentua publiko aurrean erakusteko aukerea eskeiniz.
Lasarte Aretoa beteten dabenak bakarrik ez, beste jente askok be ikusiko dau streaming-en bitartez erretransmitiduko da eta. Finala ikusteko "seguruenik" pantaila handi bat ipiniko dabe kanpoan eta beste aurkezle bat egongo da kanpoko jentea animetan.
Gala bakotxean 10 edo 11 ikuskizun artistiko eskeiniko dira gitxi gorabehera ordu biko saioetan, 20:00etan hasita. Amaituteko orduan, Ismaren beraren showak be izango dau eragina. Izan be, aurreko edizinoan egin eban moduan, publikoak eta epaimahaikoak eskatutako imitazinoak egin eta erronkak hartuko ditu.
Jente ospetsua epaimahaian
Nobedade moduan, kanporaketetako epaimahaian, jente famadua egongo da. Hiru epaimahaikide fijo izango dira eta laugarrena aldatuten joango dala eta jente ezaguna izango dala adierazo deutso BEGITUri Ismael Pereira aurkezle eta antolakuntzakoak. El Conquis-eko Maddi Lertxundi be izango da epaimahaian.
Zu bai Zu Talentu Lehiaketearen helburua espektakulua bera da eta horren arabera balorauko ditu epaimahaiak lehiakideen lanak. Aurtengoa bigarren edizinoa da, lehenengoa sano arrakastatsua izan zan eta epaimahaikideak harrituta geratu ziran Arratian dagoan talentua ikusita. Lehenengo edizino haretan, Patikaok, Jorge eta Deieneren jantza eskolakoak, irabazi eban nagusien kategorian. Gazte kategorian, Jone Muñecas eta June Iruarrizagak eroan eben saria telakaz egindako akrobaziakaitik eta umeen kategorian irabazlea, Magali Fernandez izan zan.
Sariak
Bigarren edizino honetan, diru gehiago dago sarietarako. Holan, Nagusiak kategoriako irabazleak 1.500 euroko saria jasoko dau. 12 eta 18 urte bitarteko Gazteak kategoriakoak 500 euroko saria izango dau eta 11 urte arteko umeentzat 200 euroko saria egongo da. Arratiako lan onenak 300 euroko saria jasoko dau. Guztira 2.500 euro.
Aurten sarrerak ez dira takillan salduko Teleka sistemearen bidez egongo dira salgai, Kutxabank-eko kutxazainetan zein internet-en bidez.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|