Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Radiocrimen punk taldeak kontzertua emongo dau Areatzako Gaztetxean

Radiocrimen punk taldeak, 3er grado (2016) bere atzen diskoko kantak eskeiniko ditu aurreko diskoetako kantuakaz batera Areatzan. Hiru disko ditu kalean bandeak, Matame (2013) eta Antecedentes (2014) dira aurreko biak. Hitzordua, aprilaren 14an da, 22:00etan, Laminetxe Gaztetxean.
Indar eta amorruz betetako kontzertua aurreikusten da eta taldearen kantu ezagunenak entzuteko aukerea egongo da; Tiempos salvajes, Todo el que manda edo Los chicos ya no quieren llorar izan daitekez horreetako batzuk.
Unai Santacoloma musikari billaroztarra 2016an hasi zan bandan. Gitarrea joten dau. Taldeko beste partaideak, Txarly "Usher" (abotsa), Luis Alberto Netxes "Punk" (gitarrea eta abotsa), Iñaki Gardoki "Gato" (bajua) eta Gontzal Perez "Niño" (bateria) dira.

Areatzan zale asko
Igazko Areatzako jaietan, kontzertu arrakastatsua jo eban Radiocrimenek. "Giroa ederra izan zan eta lagun barriak egin genduzan" dinoe taldekoak. Aprilaren 14ko kontzerturako sarrera guztiak salduta egon dira ia hilabete lehenago. Kontzertuan, munduko garagardo moltso bat eta Radiocrimen taldearen CDa, kamisetea eta biniloa zozketatuko dira.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD