Aprilaren 21ean, Xake Produkzioak antzerki taldeak, 2017ko Donostia Antzerki Saria irabazi eban Mami Lebrun lana taularatuko dau 20:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan.
Getari Etxegarairen zuzendaritzapean, Kepa Errastik, Ane Pikazak eta Ainara Ortegak egingo dabez aktore lanak. Donostia Antzerki Sariaren epaimahaiaren arabera, "sorkuntza handiko lana izateaz gainera, energia handikoa da eta ikuslea hunkitzea lortzean dau". Elementu asko buztartzen ditu lanak: jantzea, musikea, umorea...
Sinopsia
Egoitz eta Miren amama Kontxa hil barriaren omenaldia prestatzen dabiz. Amamaren etxeko kamaran topatutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira, Kontxak gaztetan Pariseko cabaret baten bizi izandakoak kontetako. Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Baina Mireneri kontau ez deutsan sekretu bat dauka Egoitzek.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|