Aprilaren 29an, Bartzelonako Cor Albadak, Leioako San Juan Bautista Abesbatzak eta Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatzak koru musikako kontzertua eskeiniko dabe 20:00etan, Igorreko Andra Mari eleizan.
Cor Albada de L'Agrupacio Cor Madrigal, 1967an sortutako abesbatza da. Esteve Costaren zuzendaritzapean, 16 eta 35 urte bitarteko gazteak osotuten dabe abesbatza.
Hurrengo urtean, 1968an, sortu zan San Juan Bautista Abesbatza Leioan. Basilio Astulez Leioako Musika Eskolako kantu koraleko irakasle ezagunak zuzenduko dau korua.
Arratiarrak Jorge Truebaren zuzendaritzapean eskeiniko dabe euren errepertorioaren zati bat. Luis Iruarrizaga Abesbatza 1981ean sortu zan eta harrezkeroztik, koru musikearen arloan beharrean dihardu zaletasuna bultzatzeko.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|