Barakaldoko Wild Dance Project jantza eskolako hiru talde aurkeztu ziran eta hirurak egin eben aurrera: bi finalaurrera pasauko dira eta bestea zuzenean finalera Olatz Gorrotxategi epaimahaikoak Inizitu botoia sakatuta. Beste kanporaketa bat egongo da maiatzaren 5ean finalaurre bi eta final handiaren aurretik. Finala bagilaren 10ean izango da.
Wild Kids izenpean eskolako ume txikerrenen taldea izan zan zuzenean finalera pasauko dana. Eskola honetako beste talde biakaz batera, Lizarrako Pole Danceko Dana eta Leonor, Galdakaoko jantza garaikideko talde bat eta Berastegiko Luis Eraso, bere motozerreagaz minutu batzuetan aulki bat egin ebana han bertan pasau dira.
Igorreztar batek be hartu eban parte: Franklin, 15 urteko jantzari autodidaktea. Dudakoa izan zan, Wild Project eskolako talde bategaz batera eta publikoak ebatzi behar izan eban. Barakaldokoak lortu eben pasea.
Txema Montoia epaimahaian
Txema Montoia Barakaldokoa, El Conquis-eko zuzendarietako bat be egon zan epaimahaian. Beragaz, Juanan Garcia, Olatz Gorrotxategi eta Maddi Lertxundi egon ziran. Hurrengo kanporaketan osotuko dira finalaurreetako partaideak eta beste bat finalera zuzenean pasetako aukerea izango dau Ismael Pereira "Isma" aurkezlearen zuzeneko paseagaz.
Kanporaketa galetako talentu handiko momentuak eskeintzen ditu Ismael Pereira "Isma"k. Hurrengo galan, maiatzaren 5ean, Gatiburen imitazinoa egingo dau.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|