Lemoako Memoria eta Kultura Astea maiatzaren 7tik 11ra izango da. Memoriari jagokonean, Euskal Memoria Fundazinoaren Gogoan hartzeko izenak erakusketea egongo da ikusgai aste osoan eta IPES alkarteak egindako Gernikaren egiak. Oroimen biziko herria dokumentala proiektauko da eguenean. Kultureari jagokonean barriz, Itxaro Bordak Mugak/fronteras proiektuaren barruan egindako Hots hiru ahots bakarrean testua aurkeztuko dau Itsaso Gutierrezen musikearen laguntzeagaz. Eguaztenean izango da hori eta Lemoako Narrazino Lehiaketako sari banaketea egongo da gero. Umeentzako musika tailerrak, serigrafia tailer ibiltariak eta kometa tailerrak osotuten dabe asteko kultura eskeintzea. Zapatuan, Lemoa Kustik Fest musika akustikoko jaialdiak, zarratuko dau astea.
Egitaraua
Maiatzak 7, astelehena
19:00etan, Euskal Memoria Fundazinoaren Gogoan hartzeko izenak erakusketearen aurkezpena udaletxeko pleno aretoan. Erakusketea hilaren 11ra arte, egunero udaletxeko ordutegian eta berbaldiak dagozan arrastietan udaletxeko pleno aretoan.
Maiatzak 8, martitzena
18:00etan, umeentzako kontzertu-tailerra Musikea ulertzeko eta maitatzeko bide barria Trakamatrakaren eskutik ludotekan.
Maiatzak 9, eguaztena
19:00etan, Udalak antolatuta, poesia musikatua Hots hiru ahots bakarrean. Itxaro Borda eta Itsaso Gutierrez musikaria Elizondoko Kultur Gunean. Ondoren, VII. Narrazino Lehiaketako sari banaketea.
Maiatzak 10, eguena
Eskola ordutegian, Perkusino erakusketea eta tailerra eskolan.
19:00etan, Udalak antolatuta, ikus-entzunezkoa Gernikaren egiak. Oroimen biziko herria eta barriketaldia Ibon Menika eta Haritz Petralandagaz udaletxeko pleno aretoan.
Maiatzak 11, barikua
17:00etatik 19:00etara, JB Eguzkitza Meabe Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatuta, kometa tailerra eskolako aterpean.
20:00etan, Seripoteoa, serigrafia eta poteoa Kodigo tabernatik hasita, Torontileren eskutik.
Maiatzak 12, zapatua
12:00etan hasita, Lemoa Kustik Fest Udalak antolatuta. Maren, Liv Wallace, Keu, Inun Bihotz Gorospegaz, Ekiza eta Izaro.
Maiatzak 17, eguena
19:30ean, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertua eleizan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|