Maiatzaren 12an, arrastiko 20:00etan, izango da AKKBk antolatuten dauan Areatzako I. Umorezko Antzerki Erakustaldiaren atzenengo saioa Udaletxeko Areto Nagusian. Zurrunka Teatroaren Ac-nun, un cipres en un desierto lanak zarratuko dau aurtengo erakustaldia. Eñaut Gorbea eta Mikel Larrea dira lan honen aktore eta gidoigileak.
Lau komedia ikusi ahal izan dira Areatzako I. Umore Erakustaldian, euskeraz bi eta gaztelaniaz beste bi. Zezeilan, Soltarlo al aire; martian, Nomofobikak; aprilean, Zer duzu Amy? eta maiatzean, Ac-nun, un cipres en un desierto izan dira lehenengo edizino honetan ikusi ahal izan diran lanak.
Ac-nun, un cipres en un desierto lanaren sinopsia
Ate biren artean, leku hotz, ilun eta existiduten ez diran itoginez betetako leku baten personaje bi alkartu dira. Danok igarotzen garan leku hori da. Agian momentu batez, agian betiko. Topalekua eta gogoetarako lekua da. Han, pentsamentuak pisua galtzean dabe, gure oinak hegan egiten ikasteko prestatzen dira eta bizitza harea bihurtzen da. Une polita bizitza beste aldetik ikusteko, umorez, barrea biziteko atxakiarik onena dala aiztu barik.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|