Maiatzaren 12an, Udalak antolatuta, Lemoako musika akustikoko jaialdia izango da. Sei artistak zabalduko dabe euren musikea herrian. Izaro, Ekiza, Inun, Keu, Liv Wallace eta Maren dira artista horreek. Lemoa Kustik Fest 2017an sortu zan eta 600 persona biltzea lortu eban lehenengo edizinoan.
Bigarren aldi honetan, kaleko kulturearen inguruko esperientzia ekarri gura izan dabe jaialdira. Sei kontzuertatik hiru eskolearen estalpe inguruan izango dira eta food truck batzuetako eskeintza gastronomikoa dastatzeko aukerea egongo da. Gainera, Boga, Etxeandia, Txorierri Garagardoa eta Urban Beer, Euskal Herriko artisau-garagardoen erakusketea be egongo da.
Sei kontzertu
Marenek hasiko dau jaialdia, eskolako aterpean, eguerdiko 12:00etan, bere pop leun eta intimisteagaz. 13:30ean, Liv Wallacek rock klasikoen bersinoak joko ditu akustikoan. Arrastiko 16:00etan, Keu Agirretxeak bere gitarreagaz hasiko dauz arrastiko kontzertuak. Honek be eskolako aterpean joko dau. Ondoren, 17:30ean jaialdia Inzunzako herrigunera mobiduko da eta Arlonagusia plazan, Inunek, Bihotz Gorospe arratiarrak lagunduta, kontzertu epel eta dotorea eskeiniko dau. Ekizak, Willis Drummond taldeko abeslariak, amaituko dau aire zabalean egindako kontzertu saila 19:30ean anbulatorioko plazan, bere bakarkako proiektu interesgarria defendiduten.
Egunari amaierea Izarok emongo deutso, 22:00etan, kiroldegian. Kantautore mallabiztarrak, Eason izeneko estudioko bere bigarren diskoko kantak joko ditu.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|