Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Joaquin Sabina eta Joan Manuel Serraten kantuen kontzertua Artean

Maiatzaren 18an, Iñaki Salvadorrek eta Luis Mari Moreno "Pirata"k SabinaSerrateando deitu izan daben musika ikuskizuna eskeiniko dabe 20:30ean Arteako Kultur Etxean. Kontzertuan, Salvadorren eta Pirataren ikuspuntutik egindako Joaquin Sabina eta Joan Manuel Serraten kantuen bersinoak entzun ahal izango dira, kantari bi honeen omenez.
Ibilbide handiko musikariak dira Salvador eta Pirata. Iñaki Salvador piano irakaslea da Musikenen eta jazz eta musika modernoko eskolak emon ditu izen handiko eskoletan. Artista ezagunenakaz egin ditu kolaborazinoak. Euskal kantariai jagokienean, Mikel Laboa eta Imanolegaz kolaborau eban eta Mikel Markez-egaz be kolaboretan dau. Baita Espainiako jazz musikari ezagunenakaz, Perico Sambeat, Pedro Iturralde, Javier Colina, David Xirgu, David Gómez, Mario Rossy, Jorge Rossy, Raynald Colom, Mikel Andueza, Gonzalo Tejada eta Joaquín Chacónegaz eta nazinoarteko mailan, Allan Skidmore, Jean Toussaint, Jesse Davis, Charles Tollive eta Alvin Queen-egaz, beste batzuen artean. Sariak be jaso ditu, Tete Montoliu I. Saria, tartean, eta zine, antzerki eta telebistarako musikea be egiten dau.
Luis Mari Moreno "Piratak" parte hartu edo kolaborau egin dau hainbat taldegaz. Trogloditas, Barricada, Despistaos, Orquesta Mondragón, Marea, Pirritx eta Porrotx, Blues Thorpes, César Cuenca (Celtas Cortos taldekoa izandako), Académica Palanca, Los Incansables Txarangea, Jexuxmai & Noizbehinka, Trío 4... Oin Andreu Buenafuenteren Late Motiv saioko bandan joten dau.
Musika irakasle be izan da hainbat Musika Eskolatan.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD