Bagilaren 1era arte, Sergio Saezen irudiak egongo dira ikusgai Igorreko Kultur Etxeko Erakusketa Gelan, Itzalitako kandela baten argia izeneko erakusketan.
Eguneroko objektuak lausotuta agertzen dira akuarela itxurea hartzean dabezan Saezen argazkietan, esangura barri bat, poetiko eta filosofikoa agertuz. Argazkilariak, itzalitako kandela baten argipean ikusitako bodegoiak dakarz. "Bat-batean argia itzaltzen da eta lo-kuluxkari atea zabaltzen deu- tso, zerumuga oroitzapenaren hari mehe baten muga dan horretan, objektu eta keinuak burura datoz barriz; bizia urtzen hasten da, argazki bat da, itzal bat ondoren, azkenik akuarela bat hurrengoz hurrengo, eta amesetan bila hasten zara behin betiko, zein objektu ete zan lehen, zer aldatu ete jakon oin kolore hori izan dagian, inoz ikusi ez dozun landare baten zuztarra, itsas hondoaren arnasa".
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|