Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Regueibertso ekimena hirugarren urtez

Illart Gumuzio


Maiatzaren 1a zan, goizeko 08:30ak, eta institutuko bus geralekuan logurea eta ilusino arpegiak batu ziran Santiago de Compostelarantza abiatzeko. Biajean zehar lo egin, musikea entzun, bazkaltzeko geratu eta zenbat-gura abestu ondoren, 16:00ak aldera heldu ziran aterpetxera. Bertan maletak itxi, eta afaldu eta lo egitera joan aurretik, uritik lasai-lasai buelta bat emoteko aprobetxau eben. Maiatzaren 2a urduritasun apur bategaz hasi eben, goraino beteta egoan Auditorio de Galician (1.000 lagun), ekitaldia eukien eta. Bertan, pandereteirak, gaiteiroak, Cabo Verdeko abeslariak, Kataluniako glosadoreak, Galizako regueifeiroak eta Arratiako bertsolari gazteak saio itzela eskeini eben. Arrastian ostera, galegoen hizkuntza, kultura, ohiturak... sustatu eta zabaltzeko lan egiten dauan Gentalha do Pichel izeneko alkartea ezagutzeaz gainera, Rosalia de Castro eta Castelaoren hilobiak bisitau ebezan Museo do Pobo Galegon. Maiatzaren 3an, autobusa hartu eta Zas udalerrira abiatu ziran. Han, Torres de Allo jauregian, alkatearen ondoetorria jaso eta bisita gidatua eta ginkanea egiteko aukerea izan eben. Handik, Costa da Morteko Laxeko hondartzara abiatu ziran, ondoren, Baioko institutuan (alkartrukean parte hartzean dauan zentroetako bat) jan, eta bazkalondoa galizar, kataluniar eta euskal doinu eta jantzakaz arindu eben. Eguna amaitzeko, Santiagora itzuli eta gaubean Gentalha do Pichel alkartean foliada (bertso saio) bat eginda agurtu ziran.
Maiatzaren 4an, Santiago agurtu eta Vila de Crucesera joan ziran. Bertan, Oiroseko elementu megalitikoa ikusi eta herriko institutura (alkartrukean parte hartzean dauan beste zentroa) ibilian heldu ostean, regueifa doinuetan abestuta hartu eben etxerako bidea.
Behin etxera helduta, galegoen bisita prestatzen dabilz. Horretarako egitarau oparoa antolatu dabe.

Egitaraua
Maiatzak 17, eguena
18:00etan, ekitaldi nagusia Igorreko Lasarte Aretoan. Konbidauak: Arratia BHIko ikasleak, Galizako ikasleak, Arratiako Bertso Eskola, Porrotx, Arantzarte, Maialen Lujanbio, Glosadors de Catalunya, Regueifeiroak, Sustrai Colina, Arratiako Musika Eskolako trikitilari taldea... Ekitaldiaren ostean, talo jana egongo da Kultur Etxeko plazan.

Maiatzak 18, barikua
19:00etan, Sitio distinto dokumentalaren proiekzinoa. Ostean, Davide Cabaleiro zuzendariagaz berbaldia. Igorreko Lasarte Aretoan.

Maiatzak 19, zapatua
11:30ean, Arratiako Lehen Regueifa Txapelketea Areatzako plazan. Parte hartzaileak: Baio, Burela eta Vila de Cruceseko regueifeiroak. Aurkezlea: Maite Berriozabal. Itzultzailea: Txerra Rodriguez.
Eguerdian Correbars poteoa glosadors eta bertsolariakaz eta arrastian Bizkaiko Bertso Txapelketako saioa.
Ekintza publikooz aparte, Galizako gazteak Arratian egon bitartean, institutuan ekitaldia, orienting eta bestelako ekintzakaz gozatzeko aukerea izango dabe.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD