Maiatzaren 19an, 17:30ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko saioa jokatuko da Areatzako Udal Aretoan. Han, Ander Ucelay, Asier Alcedo, Garikoitz Sarriugarte, Markel Baroja, Naroa Torralba eta Xabier Iturraspe hurrengo faserako txartela lortzean saiatuko dira.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak fase bi ditu: udabarrikoa eta udagoienekoa. Udabarrikoan, 78 bertsolarik hartuko dabe parte eta puntuazinoaren arabera sailkatuko dira Udagoieneko faserako. Udabarrikoa aprilaren 4an hasi zan eta maiatzaren 26ra arte luzatuko da. Guztira 13 saio izango dira eta Areatzakoa hamaikagarrena da.
Illart Gumuzio eta Iñaki Iturriotz
Illart Gumuzio eta Iñaki Iturriotz igorreztarrak parte hartzean dabilz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Gumuzio, aprilaren 28an neurtu zan Ondarroan, Txaber Altube, Inazio Vidal, Lander Ibarluzea, Iker Apraiz eta Aitor Arrizubietagaz. Bosgarren egin eban 153 puntugaz eta 35.a da sailkapen orokorrean
Iñaki Iturriotzek barriz, Getxon kantau eban maiatzaren 13ko arrastiko saioan. Beñat Romero, Eneko Abasolo, Garazi Navarro, Jone Larrinaga eta Mikel Galartza izan ebazan aurkari eta bigarren egin eban 163 puntugaz. Sailkapen orokorrean 19. postuan dago.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|